BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Asteazkena
13
Abe 2023

16. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

BODY OF A LINE (11’)

Zuzendaria: Henna Taylor
Herrialdea: EEBB
Urtea: 2023
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Dokumental animatu honetan, Madaleine Sorkinek bidaia intimo eta sortzaile bati ekingo dio 4.000 metrotik gorako munduko harkaitz-biderik zailena eskalatzeko: Dunn-Westbay Direct (8b+/c) Longs Peaken (Neniisoteyou 'u), Ipar Amerikako Mendi Harritsuetan. Bizitza errealean jasoa, film honek artelan, musika eta poesia originalen 7229 fotograma biltzen ditu modu kaleidoskopikoan.

LA TRACCIA DI TONI (82’)

Zuzendaria: Antonio Bocola
Herrialdea: Italia
Urtea: 2023
V.O. Italiera / Azpitituluak: Gaztelania-Inglesa

Antonio Gobbi (1914-1970), “Toni”, alpinista eta mendi gidari italiar ezaguna izan zen. Alpeetan eta mundu osoan (Andeak, Karakorum) mendiko hainbat lorpen garrantzitsutan parte hartu zuen bere garaiko hainbat alpinista nabarmenekin batera, tartean Walter Bonattirekin. Lanbidea irauli zuen, muga tradizionalak gainditu eta askoz haratago eramanaz, bereziki kultura hiritarra eta menditarra bikain uztartuz.

Sarrerak: gutxienezko prezioa 7 €

Tematikoak

Skip to content