BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Asteartea
12
Abe 2023

16. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

PASS IT ON: TAMI KNIGHT (4’)

Zuzendaria: Jen Randall
Herrialdea: Kanada
Urtea: 2023
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Tami Knight gaztarotik izan da abenturazalea: eliteko gimnasta gisa lehiatu zen, arte eskolan animazioa ikasi zuen eta Squamisheko (British Columbia) eskaladaren ikurretako bat bihurtu zen. 70eko eta 80ko hamarkadetako eskalada bideen sortzaile erreferentetzat hartzen da gaur egun.

DAYDREAM (25’)

Zuzendaria: Alessandro d'Emilia
Herrialdea: Italia
Urtea: 2022
V.O. Italiera / Azpitituluak: Gaztelania-Inglesa

Fausto de Stefani alpinista eta naturalista da, eta mendizaletasunarekiko duen grina Nepalgo haurrei hezkuntza-aukerak eskaintzeko ekimenekin uztartzen du. Simone Salvagnin, berriz, ikusmen-urritasuna duen atleta paralinpikoa da, eta ez du inoiz bidaiatzeko gogorik galdu. Bakoitzak bere aldetik, Nepalera bidaiatuko dute. Lasaitasuna aurkituko dute, eta naturarekiko, jendearekiko, soinuekiko eta inguruko usainekiko errespetua izango dituzte bidelagun. Belaunaldi desberdinetakoak diren arren eta motibazio ezberdinak dituzten arren, sentimendu partekatu bat aurkiko dute, hausnarketarako bide emanaz.

K2 TOUCHING THE SKY (72’)

Zuzendaria: Eliza Kubarska
Herrialdea: Polonia
Urtea: 2015
V.O. Poloniera-Ingelesa / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

1986ko udan mundu osoko hainbat alpinista K2ra igotzeko elkartu ziren. “Uda beltza" deiturikoa izan zen hura, hainbat gertaera tragikoengatik 13 eskalatzaile hil baitziren bertan. Ia 30 urte geroago alpinista hauen seme-alabek espedizio bat hasiko dute galdera bati erantzuna bilatuko diotelakoan: zein da pasio bat betetzeagatik ordaindu behar den prezioa?

Sarrerak: a partir de 7 €

Tematikoak

Skip to content