BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Asteartea
12
Abe 2023

16. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

LEIZETA (8’)

Zuzendaria: Ion Fontenla
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2023
V.O. Euskara / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

Ataungo artadiaren erdian kokatzen da Leizeta barrunbea. Haitzuloetako egiturak nola sortzen diren azalduko digute Garazik, Naiarak eta Alaitzek, eta saguzarrak babestearen garrantziaz ere hitz egingo digute. Zientziaren eta magiaren elkargunea ezagutuko dugu haien eskutik, ingurune hau betiko babestu dezagun. 

ABOVE THE EARTH BELOW THE STARS (19’)

Zuzendaria: Mark Murphy
Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 2022
V.O. Hizketarik gabe

Green Space Dark Skies proiektua, Walk the Plank-ek ekoitzia 2022an, paisaiarekin dugun harremanaren garrantzia aitortzeko sortu zen. Egitasmoak Erresuma Batuko lau nazioetako (Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda) artista, erakunde eta pertsonak elkartu zituen erlazio horri buruz gogoeta egiteko. Erresuma Batuko mendirik garaienetara lau bidaia gogoangarri eginez amaitu zen proiektua: Scafell Pike Ingalaterran, Ben Nevis Eskozian, Yr Wyddfa Galesen eta Slieve Donard Ipar Irlandan.

 ELEVATED (15’)

Zuzendaria: Palmer Morse
Herrialdea: EEBB
Urtea: 2022
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Eskalatzaileentzat ezinbestekoa izan ohi da modu eraginkorrean komunikatzea. Kontzentrazioa, dedikazioa eta beldurra gainditzea eskatzen duen jarduera da. Sonya Wilson eskalatzaile gorrarentzat, komunikazioak eta komunitateak berebiziko garrantzia dute. Elkarrizketarik gabeko filma da, Sonyak emakume gor gisa, eta naturan eginiko jardueren defendatzaile gisa, duen esperientziarekin bat egiten duena. Gorren komunitatearen eta naturan egiten diren jarduerak jomuga dituen industriaren arteko etena ixteko borrokan ari da.

HEMELINDA Y DIANDRA (41’)

Zuzendariak: Aner Etxebarria - Pablo Vidal
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2021
V.O. Galegoa-Kitxua / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

XXI. mendearen hasieran, mendiko zaldi galiziarra galzorian zegoen. Gaur egun, A Rapa das Bestas tradizioari esker, behor eta zaldi basatiek Galiziako basoetan bazkatzen jarraitzen dute. Perun, kitxuek bikuinaren Chaccua ospatzen dute urtero, antzeko jaia, inken inperioaren garaikoa. 50eko hamarkadan, azkentzeko zorian egon ziren bikuinak, bereizi gabeko ehizaren eraginez. Chaccutarrei esker, ordea, gaur egun milaka dabiltza Andeetako mendikatean libre.

Sarrerak: gutxienezko prezioa 6 €

Tematikoak

Skip to content