BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Astelehena
11
Abe 2023

16º FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE MONTAÑA

LIGHT BEAMS FOR HELENA (10’)

Zuzendaria: Kirk Horton
Herrialdea: EEBB
Urtea: 2022
V.O. Ingelesa/ Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Helena Bourdillon, bere mugak urratzen ari da apnearen munduan, arnasaldi bakarrarekin sakonera pentsaezinetaraino murgilduz. 20 urte lehenago jabetu zen urpekaritzan aritzeko dohain berezia zuela, bere buruaz beste egiteko zorian egon zenean. Film honetan bere bidaia depresiboaz eta osasun mentalaren inguruan eginiko lanketaz hitz egiten du, eta ur sakonen iluntasunean murgiltzeak bizitzari eta argiari buruz zer irakatsi dion erakusten du.

TRANSCENDENCE (30’)

Zuzendaria: Michelle Smith
Herrialdea: EEBB
Urtea: 2023
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Adrien Costak txirrindularitza profesionala utzi zuen eskaladan aritzeko, baina istripu krudel batek eten zuen haren bidea. Ez luzaz. Hanka bat moztuta, atleta egokitu gisa egin du aurrera bere zaletasunean. Film honek, istripuaren osteko errekuperaziotik abiatu eta eskalada egokituaren abangoardia bihurtu arteko bidean laguntzen dio, eta Washingtongo North Cascades mendian Mark Allen mendi gidari ospetsuak eta biek bide epiko bat nola zabaldu zuten kontatzen du.

C.A.E.M. (38’)

Zuzendaria: Dani Salas
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2023
V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa

CAEM-era mendiko erreskate eta esku-hartze taldeetako (GREIM) kide izan nahi duten Guardia Zibilak joaten dira. Besteei laguntzeko duten bokazioak eta mendiarekiko grinak mugitzen ditu denak, baina laster konturatuko dira tontorrera iristea uste baino askoz gogorragoa dela. Esfortzuari, laguntasunari eta naturarekiko maitasunari buruzko dokumental sorta da hau. Kapitulu honetan, prestakuntzaren ardatza espeleologia da.

Sarrerak: gutxienezko prezioa 7 €

Tematikoak

Skip to content