BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Astelehena
11
Abe 2023

16. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

ON, IN & UNDER THE SAVA (5’)

Zuzendaria: Rožle Bregar
Herrialdea: Eslovenia
Urtea: 2022
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Baltsa puzgarri bat, arnas-tutuak eta igeriketako hegatsez armaturik, lau lagun Esloveniako Sava ibaian dabiltza misio batekin: sakonean bizi diren munstro iheskorrak aurkitzea, ibaia presak eraikitzeko proiektuetatik babesten laguntzeko.

CANTO RODADO (6’)

Zuzendaria: Ekhi Alde
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2023
V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa

Uraren higadura geldoa da. Ez du zerikusirik maiz ibaiko korrontea bezala amiltzen den gure bizimoduarekin. Gure aitona-amonek bota zituzten errekarriak aldatu egiten dira, oharkabean. Horregatik, beharbada, ibaiaren denborak agorrezina dirudi. Fabiok ibaira hurbildu nahi du, berehalakotasuna saritzen duen gaur egungo kadentziatik urruntzeko.

THE HAGENS (20’)

Zuzendaria: Jake Holland
Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 2023
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Stian Hagen eta Andrea Binning freeride eskiatzaile profesionalek hamarkada bat baino gehiago eman zuten elkarrekin munduan zehar bidaiatzen. Andrea haurdun geratu zenean, galdera handi bati egin zioten aurre: zenbat aldatu beharko lukete bizitza familia bat osatzeko? Orain, Camila eta Aksel seme-alabek bederatzi eta hamabi urte dituzte, eta familian esploratzen dute mundua, kirolaren eta aire zabaleko abenturen bidez.

CORPÓREA (44’)

Zuzendaria: Itxaso Díaz
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2023
V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa

Gorputz eta arima piraguismoan aritu diren eta aritzen diren hamar emakume. Espainiako kirolaren historian garrantzitsuak diren hamar figura, nazioartean erreferente direnak, eta emakume gisa duten ikuspegitik, kirol dedikazioa eta familia-bizitza uztartzeko dituzten zailtasunak agertzen dituztenak. Ilusio eta pasio bera partekatzen duten hamar emakume.

Sarrerak: gutxienezko prezioa 6 €

Tematikoak

Skip to content