BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Igandea
10
Abe 2023

16. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

THE LAST GUNNERS (7’)

Zuzendaria: Tim Jones  
Herrialdea: EEBB
Urtea: 2023
V.O. Ingelesa/ Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Alta Ski Areako (Salt Lake City, AEB) goiz elurtuetako isiltasuna artilleria astunaren oihartzunak eteten du. 1949tik, elur-jausien mehatxuari Bigarren Mundu Gerrako armak erabiliz egin diote aurre. Artilleriako pieza erraldoiak, helburu baketsuetara bideratu izan direnak, erretiratzear daude orain, Altak elur-jausien arriskuak arintzeko aurrerapen teknologiko berrienen alde egiten duen heinean.

THE GREAT WHITE WHALE (104’)

Zuzendaria: Michael Dillon
Herrialdea: Australia
Urtea: 2023
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Ozeano Australaren sakonean, Australia eta Afrika arteko erdibidean, 2700 metroko altuera gainditzen duen sumendi elurtua balea zuri handi bat balitz bezala azaleratzen da itsasotik. Mendi handi horren haserreak atzera eginarazi zion hura eskalatzen saiatu zen lehen taldeari. Hala ere, berriro ekin zioten, saiakera bat egiteko bidean munduko itsasorik zakarrenetan zehar nabigatuz, oraingoan Bill Tilman patroi ospetsuak gidatuta. Bi espedizioen istorio aparta da hau, bizi izan zituztenek kontatua, eta horietako batek istorioa kantuz ere kontatzen du, abentura epiko honi dagokion bezala.

Sarrerak: gutxienezko prezioa 8 €

Tematikoak

Skip to content