BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA
16. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA
PASS IT ON: MICHELLE LEBLANC (4’)
Zuzendaria: Jen Randall
Herrialdea: Kanada
Urtea: 2023
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania
Michelle LeBlanc-ek zaintzaile gisa lan egiten du adinekoentzako egoitza batean, eta irudimenez betetako espedizioak egiten ditu egoiliarrekin. Hala, Squamish-eko (British Columbia, Kanada) eskalada eremuekiko eta hango harri blokeekiko duen maitasuna partekatzen du haiekin, inspirazio eta energia iturri baitira harentzat.
RENAISSANCE (5’)
Zuzendaria: Mike McKay
Herrialdea: Kanada
Urtea: 2022
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelera
Ballet-dantzari batek bere benetako espresio-bidea zein den deskubrituko du, mugimenduarekiko duen grina mendian berraurkituz.
WHAT IF... (8’)
Zuzendaria: Marco Tribelhorn
Herrialdea: Austria
Urtea: 2023
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelera
2023ko negua berezia izan da Alpeetan, zalantzarik gabe. Dena lehor dago, ez dago fundamentuzko elur-geruzarik duen lekurik. Lagunekin eta inguruan dauden pertsonekin hitz egin dut, eta sentimendu berberak partekatu ditugu: triste eta noraezean gaude egoera honekin. Eta hau bada gure etorkizuna? Eta hau salbuespena ez bada? Zer gertatuko da gure ur-hornidurak espero baino askoz lehenago agortzen baditugu? Eta lan honek, eskiatzaile gisa egiten dudan lanak, eragina badu eskiatzeko dudan grinean, batez ere negu txarretan?
RESISTANCE CLIMBING (38’)
Zuzendariak: Nick Rosen & Zachary Barr
Herrialdea: EEBB
Urtea: 2023
V.O. Ingelesa-Arabiera / Azpitituluak: Euskara-Gaztelera
Palestinako gatazkek suntsitutako muinoetan, eskalatzaile alternatibo nahiz profesionalez eta tokiko beduinoez osatutako talde anitz batek eskaladara joko du israeldarren okupazioaren kargen aurrean arnasa bila. Andrew Bisharat dago tartean, Zisjordanian bere sustraiak ezagutu eta eskaladak bizitzak eraldatzeko duen indarra ikertzeko gogoz dagoen idazle eta eskalatzaile estatubatuarra.
THE SILENT ESCAPE (29’)
Zuzendaria: Oswald Rodrigo Pereira
Herrialdea: Polonia
Urtea: 2023
V.O. Poloniera / Azpitituluak: Gaztelera-Ingelesa
Bartek Ziemskiren helburua Annapurna eta Dhaulagiri eskalatu eta biak eskiatzen jaistea da. Agertoki horretan, tontor garaienetako bakardadean pizten diren sentipen eta emozioetan murgilduko gara, eguneroko bizitza "zibilizatuaren" mugetako ikuspegitik hitzez ulertzen zaila den esperientzia bizitzeko.