BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Igandea
10
Abe 2023

16. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

EL FIN DE LA ETERNA PRIMAVERA (34’)

Zuzendaria: Migeltxo Molina
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2023
V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa

Edurne Pasaban Guatemalako Korridore Lehorreko gunerik kaltetuenetan barneratu da. Bertan, klima-aldaketaren ondorioei eta gero eta ugariagoak diren lehorteei, uholdeei eta hondamendi naturalei aurre egiteko herritarrek dituzten ekimenen berri jasoko du. Gertutik ezagutuko du errealitate hori, eta hura bizi duten pertsonak ere. Etengabe jokamolde berrietara egokituz beren bizitokian iraun ahal izateko borrokatu duen jendea da: Betiereko udaberriaren herrialdean.

WILD WATERS (85’)

Zuzendaria: David Arnaud
Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2022
V.O. Frantsesa-Ingelesa / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

Nouria Newman kayaker frantziarra 30 metroko ur-jauzi batean jauzi egiten duen lehen emakumea izateko prestatzen ari da. Nouriaren bizitzako erronkarik handiena, ordea, ez da munduko ur-lasterrik zailenetakoak jaistea. Atleta eta emakume gisa harengan jarri diren itxaropenek bere erabakietan eta anbizioetan pisu handia dutela ohartzean, bere bidea egiten ahalegintzen da. Hori da haren bizitzaren alderdi nagusia, besteen espektatibetara egokitzeari uko egite hori; izan ere, Nouria, kayaka bitarteko bat da, eta gai da horren bidez bere benetako nia azaleratzeko eta belaunaldi baten kayakista ikurra bihurtzeko.

Sarrerak: gutxienezko prezioa 6 €

Tematikoak

Skip to content