BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA
16. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA
EVEREST INVADERS. ASALTO A LA PAPELERA MÁS ALTA DEL MUNDO (53’)
Zuzendaria: Jean-Michel Jorda
Herrialdea: Espainia-Frantzia
Urtea: 2023
V.O. Gaztelania-Ingelesa/ Azpitituluak: Euskara-Ingelesa
2023an, Edmund Hillaryk eta Tensing Norgayk Everest konkistatu zutela 70 urte bete dira. Reinhold Messnerrek, oxigeno artifizialik gabe 14 zortzimilakoak igotzen lehena izan zenak, ohartarazi du mendiak kirol-eremu erraldoiak bihurtzen ari direla. Alpinismoa kontsumo-ondasun bihurtu da, eta Everest munduko zabortegirik altuena. Himalayako zortzimilako guztietara hedatzen den inbasioa da. Neo-alpinistek mendiak urbanizatu dituzte, kutsadura sortzen dute, eta bizitzaren kolapso larria eragiten dute.
ROPE (53’)
Zuzendaria: Moe Wada
Herrialdea: Japonia
Urtea: 2023
V.O. Japoniera / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa
Kazuya Hiraidek Urrezko Pioleta hirutan irabazi du, Kamet, Shispare eta Rakaposi mendietan zabaldutako bide berrien aitortza gisa. Duela 20 urte Tirich Mirreko ipar isurialdean (7708 m, Hindu Kush, Pakistan) ibilbide eder bat begiz jo zuen. 2022 urte amaieran, Kenro Nakajimari proposatu zion hura elkarrekin eskalatzea. Nakajima bere soka-laguna izan da 2016tik. Gazteagoa da eta Hiraidek baino esperientzia gutxiago du, baina Hiraidek konfiantza du harengan. Bi alpinistek oxigeno artifizialik eta euskarri handirik gabe ekingo diote Tirich Mir-eko igoerari. Inork ez du ibilbide hori lehenago eskalatu. Hiraidek eta Nakajimak ez dakite zein arriskuri aurre egin beharko dioten. 6 egun eta 6 gau borrokan egin ostean, Tirich Mir gailurrera iristea lortuko dute.