BBK Jazz
Larunbata
03
Aza
2018
Jose Angel Lorente 5tet & Pablo Martín Caminero Quarteto
20:00. Jose Angel Lorente 5tet “Raíces”
Jose Angel Lorente nafar saxofoi-jotzaileak “Raíces” ("Sustraiak") izeneko diskoa aurkeztuko digu. Horrekin, 2017ko BBK Jazz Sarien lehengo edizioan bere musika-proiektuak jaso zuen Bultzada Saria gauzatu du.
Boskotea aparteko bost musikari oso gazteez osatuta dago. Talentu, birtuosismo eta gaur egungo musiken ezagutzarengatik harritzen gaituzte.
Jose Angel Lorentek musika-ikasketak egin ditu saxofoiaren espezialitatean eta sari ugari lortu ditu zenbait lehiaketatan eta jazzaldiak ere antolatu ditu. Gaur egun, Valentin Martinezen Berriozarreko Big Band-en zuzendaria da, Tuterako Fernando Remacha musika-eskolan.
Jose Angel Lorente - saxo garaia
Iñigo Ruiz de Gordejuela – pianoa
Adrian Fernandez – gitarra
Javier Callen - kontrabaxua
Rodrigo Ballesteros - bateria
21:00. BBK Jazz Sarien Banaketa
21:30. Pablo Martín Caminero Quarteto
Pablo Martin Caminero gasteiztarra kontrabaxu-jotzailea eta konpositorea da. Musikari gailenetakoa da eta kontzertuak egiteko dei gehien jasotzen dutenen artean dago, jazzaren eszenan zein flamenkoan, estilo klasikoan eta barrokoan. Kontrabaxu klasikoari buruzko ikasketekin, bere ibilbide profesionalean interpretari, konpositore eta ekoizlea izan da musika-estilo ugaritan eta flamenkoari, jazzari, estilo klasikoari eta barrokoari lotutako proiektuetan. Aldi berean, musika konposatzen du zinemako filmetarako eta publizitate-kanpainetarako.
Bere taldeak bost eta hiru kide artekoak izaten dira; oraingo honetan, bere laukote handia aurkeztuko digu, betiko taldekideez osatutakoa, Espainiako musika-eszenaren hiru musikari gailenetakoak, jazz flamenkoaren ikuspegi berezia eskaintzeko, azken bi diskoetatik ateratako errepertorio originalaren bitartez: “OFNI” eta “Salto al Vacío”.
Ariel Bringuez – saxo tenorea eta sopranoa
Moises Sanchez – pianoa
Pablo Martin - kontrabaxua
Michael Olivera – bateria
Sarrerak:
Dohainik