Axolotes Mexicanos + La Plata

Igandea
19
Abe 2021
Axolotes Mexicanos Zurrunbilo bat dira, benetan. Horrela definitzen dituzte Madrilgo banda honen zuzenekoaz gozatzeko aukera izan dutenek, eta bigarren diskoarekin berretsi baino ez dute egin Estatuko pop-rockaren proposamen dibertigarri eta lotsagabeenetako bat direla. Hori gutxi balitz, taldearen abesti berriek adimen eta trebetasun dosi bat dute, susmarazten diguna Estatuko musikaren izen handienetako bat izango denaren ernamuinaren aurrean gaudela. La Plata Bi abesti berrik egarria baretzeko balio izango digute La Plata valentziarrek Bilbora egingo duten bisita honetan, Desorden debut bikainari jarraipena emango dion LParen zain. Elektronikaren eta postpunkaren artean dagoen beren soinuarekin, gaur egungo musika proposamenik bizigarrienetako bat dira. tickets
Sarrerak: Dohainik

15€.
Descuento: 15% con tarjetas Kutxabank.
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin.

Tematikoak

Skip to content