ANDEREÑO

Igandea
04
Mai 2025

Haurrentzako euskarazko antzerkia. 6 urtetik aurrera gomendatua

Andereñoa ausarta, trebea eta jatorra da. Haurren gaitasunetan sinesten du, guztienetan.

Andereñoak eta bere ikasgela txikiak elkarrekin eraiki dute eskola eder bat, basoan dagoen eskola bat, animalia guztientzat lekua duena.

Gure andereñoak gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, beraz, bere klasea askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, helduek gerra bat hasten dute, eta, horren ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute amestutako eskola, maitasunetik eta elkarrekiko zaintzatik eraikitako eskola.

“Andereño”ren istorioa aske eta zoriontsu izateko ahalegin zoro eta ederra da. Istorio honetan zehar andereño ausart haien hitzek bidaiatzen dute, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza hori saiatzea dela.

JATORRIZKO IDEIA: MIREN LARREA
ZUZENDARIA: IVÁN ALONSO
ANTZEZLEAK: MAREN BASTERRETXEA/MIREN LARREA Y VALENTINA RAPOSO

Sarrerak: 5 €

Tematikoak

Skip to content