Amigo

Astelehena
23
Abe 2019
"Amigo" film luzea Bilbon estreinatuko da, Tracking Bilbao erakustaldiaren 7. Edizioaren harira. Bertan egongo da Oscar Martin zuzendaria, Elena Muñoz produktorearekin eta David Pareja aktore protagonistarekin. Filma duela gutxi irabazle handia izan da 2019ko Nocturna zinema fantastikoari buruzko Madrilgo nazioarteko jaialdiaren VII. edizioan. Zehatz-mehatz, honako sariak eskuratu ditu eskuratu ditu: film onena; Oscar Martinentzat zuzendari onenarena; eta David Parejarentzat aktore onenarena. "Istripu larria izan eta gero, Davidek bere lagun onena Javi etxera eramatea erabaki du bertan zaintzeko. Hala ere, laster azalduko dira bien arteko norgehiagokak, heriotzara daraman harreman pozoindua agerian utziz, zoramenetik gertuago dagoena, ustezko adiskidetasunetik baino."
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content