A.K.A.

Larunbata
27
Mar 2021
Antzerkia + Berbaldia. Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko xedez, berbaldia izango da antzezlanaren ostean. Max, Besaulki eta Kritikaren Sarietan irabazle suertatu den A.K.A. izeneko lana antzerki arloko ikuskizun nagusietako bilakatu da aurten. Ikusleen eta kritikarien babes handia izateaz gain, gazteak antzerkira hurbiltzea lortu du. Àngel Llàcerren zuzendaritzako laguntzaile gisa trebatutako Daniel J. Meyerrek idatzi du muntaia eta Montse Rodriguezek zuzendu. Bere oinarriak zalantzan jarrita ikusten hasi den Carlos nerabe adoptatuaren istorioa azaltzen da bertan. Uste duguna gara ala jendeak deritzona? Konpromiso handiko eta erritmo biziko antzezlana hainbat gairi buru: arrazakeria; identitatea; sare sozialak; eta adiskideen nahiz lehenengo maitaldiaren garrantzia. Egilea: Daniel J. Meyer Zuzendaria: Montse Rodríguez Antzezlea: Albert Salazar 2020 MAX SARIAK: gizonezko aktore onena eta egile berri onena. BUTACA SARIAK: gizonezko aktore, testu, zuzendaritza eta formatu txikiko ikuskizun onenaren saria. Ekitaldiaren amaieran, Borja Ruiz antzerki-zuzendari, aktore eta pedagogoaren eskutik, antzeztutako lanari buruzko ikusleekiko berbaldi bana antolatuko da, produkzioaren talde artistikoarekin batera, obraren zenbait alderdi aztertzeko eta antzerkiaren inguruko bizipenak luzaroan bizi nahi dituzten horiengana artistak hurbiltzeko asmoz. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content