YARIN
BBK Salaren beste ekoizpen propio bat, Flamenkoaren Sevillako Bienalarekin batera ekoitzia
Sinopsia
YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.
Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.
Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin.
FICHA ARTISTIKOA
Dantzariak: Andrés Marín, Jon Maya
Zuzeneko musika: Julen Achiary
Koreografia: Andrés Marín, Jon Maya, Sharon Fridman
Dramaturgia: Sharon Fridman
Koreografia laguntza: Melania Olcina
Argiztapena eta espazio eszenikoa: David Bernués
Soinu espazioa: Xabier Erkizia
Sormen produkzioa: Doltza Oar-Arteta
Jantziak: Ikerne Giménez
Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
Kudeaketa eta administrazioa Elena García
3€ko deskontua Kutxabank txartelekin.