Desmuntaia BBK Salan: antzerkiari buruzko berbaldiak Borja Ruizekin

2021ean, BBK Antzerkia izeneko zikloaren barruan eta Borja Ruiz antzerki-zuzendari, aktore eta pedagogoaren eskutik, antzezlan bakoitzari buruzko ikusleekiko hainbat berbaldi antolatu ditugu. Antzerkigile honek, Kabia Teatroren kide fundatzailea, ekoizpen bakoitzeko talde artistikoarekin batera gidatuko ditu topaketak, argi berria emateko, obraren zenbait alderdi aztertzeko eta antzerkiaren inguruko bizipenak luzaroan bizi nahi dituzten horiengana artistak hurbiltzeko asmoz. Topaketak emanaldiak amaitutakoan eta denboraldiko ekoizpen guztiekin egingo dira, hurrengo egunotan: - Conservando memoria (El Patio Teatro): otsailak 21 igandea - A.K.A. (Flyhard Produccions/Sala Flyhard): martxoak 27 larunbata - Uniko (Teatro Paraiso): maiatzak 2 igandea - Kamisoi Zuria (Tanttaka): maiatzak 28 ostirala - Fadoak entzuten zituen gizona (Xake Produkzioak): ekainak 26 larunbata - Yerma (BBK aretoa): urriak 1 ostirala - E.C.L.A.T. (Adriana Bilbao): urriak 29 ostirala - Kottondarrak (Anita Maravillas): abenduak 26 igandea
Itzuli
Skip to content