http://www.bbk.eus/?lang=eu

BBK Artegunearen laguntzetarako deialdi irekia

Home  /  Albisteak  /  Current Page

Bizkaiko kultura- eta sormen-sektorea garatzen laguntzeko programa

BBK Artegunea proiektuak sustatzeko lerro bikoitza da; herritarren eta sortzaileen artean harremanak errazteko eta elkarrizketa bideratzeko espazioak sortzea proposatzen du, eta burutzen diren ekintzen alderdi aktibo bihurtzen dira pertsonak.

BBK-k kultura hiritarren egunerokotasunera hurbiltzeko apustua berretsi du. Kulturarako sarbide hori ez da soilik kontsumora mugatzen. BBK Arteguneak pertsonak prozesu artistiko eta kulturalen parte izan daitezen egoerak sortu nahi ditu.

Ildo berri honen helburua diziplinarteko proiektuak babestea da, askotan zailtasunak izaten baitituzte laguntza ekonomikoa eta horiek gauzatu eta/edo garatzeko azpiegiturak aurkitzeko.
BBK Artegunea kultura ekimen berritzaileak bultzatzen saiatzen da.

Deialdi honen helburua proiektu artistikoak, kulturalak eta sortzaileak hautatzea da, zubiak, loturak eta elkarreraginak eraiki ahal izateko herritarren eta kultura- eta sormen-eragileen artean.

Aukeratutako proiektuak BBK Salako hallean garatuko den diziplina arteko edukien programa baten parte izango dira.

Eskabideak: 2022ko urtarrilaren 28ko 23:59ak arte, egun hori barne.

Informazio gehiago eta deialdiaren oinarriak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial