BBK Artegunearen laguntzetarako deialdi irekia

Bizkaiko musika banden garapenerako programa BBK-k kultura orokorra eta bereziki musika hiritarren egunerokotasunera hurbiltzeko apustua berretsi du. BBK Arteguneak harreman, topaketa eta elkarrizketa guneak sortu nahi ditu herritarren eta musikaren artean. Bigarren mailako helburu gisa, ildo berri honen helburua sortzen ari diren musika-proiektuak babestea da, askotan zailtasunak izaten baitituzte laguntza ekonomikoa eta horiek gauzatu eta/edo garatzeko azpiegiturak aurkitzeko. BBK Artegunea talde berriei musikaren panoraman lekua egiteko aukera ematen saiatuko da. Deialdi honen helburua Bizkaiko musika-taldeak erakusleiho bihurtzea eta sustatzea da, formatu txikiko eszenatoki bat eskainiz, haien lana herritarren artean ezagutarazteko. Aukeratutako proiektuak BBK Salako hallean garatuko den eduki artistikoen programa baten parte izango dira. Informazio gehiago eta deialdiaren oinarriak
Itzuli
Skip to content