Inprimaki honen bidez emandako datu pertsonalak Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak (biak BBK) tratatuko dituzte, tratamenduaren arduradun gisa (IFK G-48412720 eta G-48644371 dituzte, hurrenez hurren, eta helbidea: Kale Nagusia 19-21, 48001 Bilbo), BBKri buruzko informazio-komunikazioak bidaltzeko. Horretarako, inprimakian emandako harremanetarako datuak tratatuko dira.
Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa zure adostasun edo baimena da, harpidetza-eskaera bidaltzeko unean adierazia. Datuak mugarik gabe tratatuko dira, harik eta zure baimena ezeztatzea edo datuak ezabatzea eskatzen duzun arte. Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.
Jakinarazten dizugu informazio-komunikazioak HubSpot, Inc tresnaren bidez bidaliko direla; tresna horren zerbitzariak Estatu Batuetan daude, eta herrialde hartako legediak ez du Europakoaren pareko babes-mailarik eskaintzen; hala ere, datuak babesteko berme egokiak ematen dira, Europako Batzordeak onartutako Ereduzko Kontratu Klausulen sinaduraren bidez (2021/914/EB Exekuzio Erabakia).
Informazio-komunikazioak posta elektronikoz bidaltzeko erabilitako tresnak esteka eta irudi ñimiño eta gardenak izan ditzake, zure helbide elektronikoarekin lotuta egongo liratekeenak. Horrela, irudi horietako bat deskargatzean edo posta elektronikoan dauden esteketara sartzean, BBK-k jakin ahal izango du, estatistika-ondorioetarako, posta ireki den edo posta elektroniko horretatik estekaren batera inor sartu den. Kasu horietan, erabilera horiek eragotz ditzakezu zure kudeatzailea edo posta elektronikoko programa konfiguratuz, irudien deskarga automatizatua eragozteko, baita jasotzen dituzun mezu elektronikoetako esteketara ez sartuz ere.
Edozein unetan, datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko, eramateko edo baimena ezeztatzeko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu ohiko postaz aipaturiko helbidera edo posta elektronikoz protecciondedatos@bbk.eus helbidera idatzi, zeure nortasuna behar bezala egiaztatu eta eskaera zehaztuz. Datuak babesteko eskubidea urratutzat jotzen baduzu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).