BBK-k aldi baterako itxiko du BBK Sala
Osasun-agintariak egindako gomendioei jarraituz, BBK Salaren jarduera gaur bertan ixtea erabaki du BBK-k, hurrengo jakinarrazpenera arte. Prebentziozko neurri hau COVID-19 koronabirusak eragindako arnas infekzio kasuak ez zabaltzeko hartu da.
Gaurtik bertatik ezarriko den prebentzio-neurri honek osasun-agintarien gomendioei jarraitu gura die, koronabirusa zabaltzea saihesteko. BBK jakitun da horrelako erabakiek gizartean duten eraginaz, baina uste du, eta hala bermatzen du adituen irizpideak, une honetan neurri hori beharrezkoa dela gaixotasunaren hedapena geldiarazteko.
BBK-k kulturaren aldeko apustua egin zuen iraganean, egiten du orain eta egiten jarraituko du, baina une honetan gizarte osoarekin bat egin behar dugu beharrezko prebentzio- eta babes-neurriak abian jartzeko, guztion artean egoera hau gainditu dezagun. Agintariek gomendatzen dutenean, normaltasunez ekingo diogu berriro geure jarduerari, eta, ahal den neurrian, egun hauetarako aurreikusita zegoena birprogramatzen saiatuko gara.
Argibide gehiago BBK Salaren kanaletan:
Sala BBK en Instagram
Sala BBK en Facebook