FAQak

Sala BBKren funtzioaren inguruko zalantzak eta ohiko galderak:

SARRERA WEBGUNEAN EROSTEN BADUT, BEHARREZKOA DA INPRIMATZEA?

Sarrera inprimatzea aukera dezakezu edo erosketaren PDFa erakustea zeure mugikorrean.

UMEEK SARRERARIK ORDAINDU BEHAR DUTE?

Sarrera-erosketa nahitaezkoa da haurrentzat aurkakoa zehazten ez den bitartean.

NOLA BIDAL DIEZAZUEKET PROGRAMAZIORAKO IRADOKIZUN BAT?

Bidali mezu elektroniko bat salabbk@bbk.eus helbidera, eta proposamen guztiak izango ditugu kontuan hurrengo ekitaldien programazioan.

ALOKATU DEZAKET BBK SALA EKITALDI BATERAKO?

BBK Sala irekita dago gizarte, kultura edo elkartasun-ekitaldiak egiteko alokatu gura duenarentzat. Bidali zure proposamena salabbk@bbk.eus helbidera. Zure proposamena aztertu eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

SAR NAITEKE JAN-EDANAREKIN BBK SALARA?

Ezin da janari edo edaririk sartu BBK Salaren instalazioetara. 

SAR NAITEKE EKITALDI BATERA HASI ETA GERO?

Behin ekitaldia hasi eta gero, ezingo da BBK Salara sartu.

ZEIN DA BBK SALAKO LEIHATILAREN ORDUTEGIA?

Leihatila irekita dago hurrengo ordutegian:

  • astearte eta ostegunetan 11:00etatik 14:00etara
  • astelehenetik larunbatera 17:00etatik 19:45etara 

 

 

ERRESERBATU DEZAKET SARRERA GERO LEIHATILAN JASOTZEKO?

Ezin da sarrera-erreserbarik egin BBK Salako ekitaldietarako.

EKITALDI BAT BERTAN BEHERA GERATZEN BADA, ZELAN ITZULIKO DIDATE DIRUA?

Ekitaldi bat bertan behera geratzen bada, sarreren ordaina leihatilan itzuliko da, edota erosteko erabili zen banku-kontuaren bidez era automatikoan.

• ZER EGIN DEZAKET SARRERAK EROSTERAKOAN GORABEHERAREN BAT BALDIN BADUT?

Deitu horretarako dagoen telefonora (900 44 55 66) eta sarrerak erosteko duzun edozein gorabehera konpontzen lagunduko dizugu.

Beste zalantzarik edo iradokizunik baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan formulario honen bidez.

Harremanetarako formularioa

Beste edozein zalantza edo iradokizunentazko, jar zaitez harremanetan gurekin hurrengo inprimakia betez.





    pribatutasun-baldintzak

    Skip to content