RODRIGO CORTÉSenumorezko 10 sekuentziarik gustukoenak | JA! FESTIVAL

Igandea
18
Urr 2026

JUAN BASekin elkarrizketan

Urtero bezala, Ja! Jaialdian ezinbestekoa den saio bat izango dugu: gonbidatu batek umorezko hamar sekuentzia hautatzen ditu, eta Juan Basekin komentatu, pantailan proiektatzen diren bitartean.

Edizio honetan, Rodrigo Cortés zinegilea eta idazlea izango dugu gurean. “Buried”, “Argi gorriak” eta “Escape” zuzendu ditu, besteak beste, eta haren hirugarren eleberria argitaratu berri du: “Hija del cielo”. Zinemaren lengoaiari buruz duen ikuspegi berezia eta haren umore-sena ezagututa, ziur gaude jaialdiaren saio klasiko hau inoizko dibertigarrienetako bat izango dela.

Sarrera librea tokia bete arte. Liburu-sinatzea.

Sarrerak: Dohainik

Arloak

Skip to content