EDUARDO SAENZ DE CABEZÓN & GISELA BAÑOS | JA! FESTIVAL

Larunbata
17
Urr 2026

Zenbat dakite zientziaz zientzia-fikzioa idazten dutenek eta nola islatzen da hori euren istorioetan? Zer rol dauka genero horrek zientziaren dibulgazioan? Zenbateraino ditugu gustuko zientziaren legeak hausten dituzten fikzioak?

Dibulgazioa ardatz izanik eta modu jostagarrian, Eduardo Sáenz de Cabezónek eta Gisela Bañosek genero horretako lan ezagunenak jorratuko dituzte, eta zientziaren ikuspegitik azterketa zorrotza egin, obra bakoitzak zertan asmatu duen eta zertan huts egin eta zenbateraino desbideratu den ikusteko.

Sarrera librea tokia bete arte. Liburu-sinatzea.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia.

Sarrerak: Dohainik

Arloak

Skip to content