ANNA STAROBINETS & ELIA BARCELÓ | JA! FESTIVAL
Ostirala
16
Urr
2026
Ingelesezko ekitaldia, aldibereko itzulpenarekin.
Estralurtarrak, bidaiak denboran zehar, izaki sinesgaitzak, distopia aztoragarriak… Literatura-tradizio desberdinetatik etorri arren, Anna Starobinetsek eta Elia Barcelók espekulaziozko fikzioa erabiltzen dute biek, nortasuna, gorputza eta gizakion mugak zalantzan jartzeko.
Zientzia-fikzioaren, beldurraren eta literatura fantastikoaren arteko muga lausoei buruz mintzatuko dira, eta arroztasunaren eta paradoxen bitartez genero horiek errealitateak azaldu ezin dituen gauzetara gerturatzeko duten ahalmenari buruz ere.
Sarrerak 3€. Liburu-sinatzea.
Sarrerak:
3 €