2022ko antzerki eta dantza programazio artistikoa

BBK Salak egungo garaietarako eta gure etorkizunaren aldeko programazioa aurkeztu du 2022ko denboraldiari begira. Ekimen honetan, gizartearentzako onura kalitate oso handiko ikuskizun-sorta batekin uztartu dugu. Aurrekoaren ildoari jarraipena emanda, gizarte arloko gaiak eta andreak hartu ditu ardatz. Andreek zuzendutako eta idatzitako ikuskizunez josita egongo da programazioa, berdintasuna sustatzeko xedez. Era berean, BBK Sala dramaturgia berriak sustatzen hasi da eta, bere lehentasunen artean, euskara normalizatzearen aldeko lanari eutsiko dio. Honenbestez, euskal kulturaren gune honek gure sortzaileen ahots guztiei ateak zabalik edukitzeko asmoa sendotzen ibili nahi du. Denboraldi berri honetarako proposatutako gaiak, besteak beste, LGBTIQ komunitatea, buruko gaixotasunak, identitatea, bullying delakoa edo sare sozialen arriskua dira. Aurtengoan denetariko ikusleentzako ekitaldiak egongo dira eta, bertako ekoizpenei dagokienez, BBK Salak Marta Eguileorren zuzendaritzapean ekoiztutako lehenengo opera garaikidea ikusteko aukera izango dugu. IKUSI 2022ko DENBORALDIKO PROGRAMA
Itzuli
Skip to content