2018ko hasierarako BJC-BBK Hileroko Kontzertuen zikloaren egitarau berria

Urte berriarekin batera, Hileroko jazz-zikloaren edizio berria heldu da, Bilbaina Jazz Club (BJC) elkartearen eta BBKren eskutik. Erritmo eta proposamen berriak BBK Salaren agertokian azalduko dira, jazz garaikidearen figura handiekin eta ohikoak ez diren formatuekin 2018ri hasiera emateko. Zikloa urtarrilaren 27an hasiko da Yuvisney Aguilar Afro Cuban Jazz Quartet taldearekin. Erritmo itsaskorrak doinu gogoraerrazekin batera, proposamen ausart baterako, hainbat musika-kultura nahastuta: beltza, hirikoa, mestizoa, garaikidea... eta Afrikako folk doinu zaharrak. Yuvisney Aguilar - perkusioa & ahots nagusia Luis Guerra - pianoa Antonio Miguel - kontrabaxua Arnaldo Lescay - bateria Otsailaren 9an jazz garaikidearen musikari handietako baten txanda izango da: Perico Sambeat 4tet. Izen handiko saxo-jotzaile honek 20 urteko ibilbide profesionala dauka eta jazzaren nahiz musika garaikidearen figura handienekin batera jo du. Perico Sambeat - saxo altua Roger Santacana - pianoa Enric Grum - kontrabaxua Roger Gutierrez - bateria Azkenik, zikloari amaiera emateko, maiatzaren 19an ezohiko formatua daukagu Ariel Bringuez Experience taldearen eskutik. Omenaldi berezi honetan, XX. mendeko musika herrikoiaren konpositore handiak gogoan izateko aukera egongo da. Ildo melodiko berritsuak, modu fresko eta jatorrean klasikoak berriro bisitatzeko. Ariel Bringuez – tenore eta soprano saxoak Kumar Sublevao - ahotsa eta elektronika David Sancho - teklatuak Reinier Elizarde - kontrabaxua Georvis Pico - bateria
Itzuli
Skip to content