Zinema Basque Fest

Bilbao Basque FEST jaialdian «Maixabel» filma aurten BBK Salan proiektatzea programatu dute. Icíar Bollaín zuzendaritzapeko lan hau hiru Goya sariren irabazlea da. "Maixabel" (2021) Iciar Bollaín zinemagileak zuzendutako filmaren protagonistak Blanca Portillo eta Luis Tosar dira. Hiru Goya Sari irabazi zituen (emakumezko aktore onena, gizonezko aktore onena eta emakumezko aktore berri onena). Horrez gain, drama honek hainbat sari jaso zuen Donostiako Zinemaldian, Feroz Sarietan eta Forque sarietan. Sinopsia: 2000an ETA erakundeak Maixabel Lasaren senarra zen Juan Maria Jauregui hil zuen. Hamaika urte geroago, Ibon Etxezarretak, Potxolo goitizenez, ekintza horretan parte zutenetako batek, Langraiz Okako kartzelan berarekin elkarrizketatzeko eskatu zuen, hain zuzen, ETArekin harremanak hautsi ostean zigorra betetzen dabilen lekuan. Gainera, saio bakoitzaren aurretik Zinebi, Zinegoak, Fant eta Mendi Film jaialdietan irabazitako film labur bana proiektatuko da, horietako bakoitzaren aurkezpenarekin. Apirilak 14 / 18:00 FANT jaialdia laburtzeko bideoa + iaz irabazi zuen film laburra (Homeless Home). “Maixabel” filmaren erreprodukzioa. Apirilak 15 / 18:00. ZINEGOAK jaialdia laburtzeko bideoa + iaz irabazi zuen film laburra (17 horas con Nora). “Maixabel” filmaren erreprodukzioa. Apirilak 16 / 18:00 ZINEBI eta MENDIFILM jaialdiak laburtzeko bideoa + iaz irabazi zuten film laburrak (Kinka MENDIFILMekoa zehaztu barik). “Maixabel” filmaren erreprodukzioa. Sarrera doan jarlekuak bete arte.
Itzuli
Skip to content