X. BBK Jazz: Sariak

Berriz ere, euskal jazzak azken urtean egindako lana aitortzeko asmoz, BBK Jazz 2019 Erakustaldiak "BBK Jazz Sarien" hamargarren deialdia aurkeztu du. Sariak lau kategoriatan banatzen dira: jotzaile onena, disko onena, Bultzada Saria eta Deia Sari Berezia. Sari hauekin jazz doinuak egiten dituzten euskal musikari eta taldeen jarduera sustatu eta zabaldu nahi da, gurean zein kanpoan. Horrez gain, talentu berriak eta gorabidean dauden taldeak bultzatu nahi ditugu, jazzaren euskal zirkuituaren barruko jardunarengatik nabarmentzen diren norbanako, jarduera edo herri-erakundeekin batera. 2019ko urriaren 15era arte egongo da sari hauetan izena emateko aukera. Dokumentu honetan, Jazz BBK Sarien X. edizioan parte hartzeko baldintza guztiak zehatz-mehatz agertzen dira. Jazz BBK Sarien X. edizioa
Itzuli
Skip to content