BIGARREN URTEZ JARRAIAN, ARTE ESZENIKOEN MAX SARIETARAKO HAUTAGAITZA GEHIEN BILTZEN DITUEN EUSKAL GUNEA IZANGO DA BBK SALA

Estatuko sektoreko sari nagusien 2024. ediziorako sei aipamen bildu dituzte bilbotar lokarali iazko bi ekoizpenek "¡Agur, Otxoa feroz!" musikalak eta "Yarin" dantza-piezak.

SGAE Fundazioak (sarien antolatzaileak) ezagutzera eman berri dituen Arte Eszenikoen XXVII. Max Sarietarako hautagaien zerrendatik ondoriozta daitekeenez, BBK Sala da 2024ko edizio honetan hautagaitza gehien dituen euskal eszena-gunea. Eta hala da bigarren urtez jarraian. "¡Agur, Otxoa feroz!" musikalak (bi aipamen) eta "Yarin" dantza-piezak (lau), Bilboko lokalaren iazko bi ekoizpen propioek, sei aurreselekzio dituzte Estatuko sektoreko sari nagusien 2024. ediziorako. Iaz, BBK Salak zortzi hautagaitza bildu zituen ("Yerma" antzezlanaren eta "Borderland" ganbera-operaren artean), eta orduan ere aipamen gehien izan zituen euskal ekoizlea izan zen. Ohore hori 2024an errepikatu da, Kulunka konpainiak (Forever) eta K Producciones eta Tanttaka Teatrok (El nadador en aguas abiertas) soilik berdindu baitute sei hautagaitzen marka.

"Yarin", BBK Salak ekoitzitako lehen dantza-pieza – kasu honetan, Sevillako Flamenkoaren Biurtekoarekin batera –, lau kategoriatan saritu dute: Dantza-ikuskizun onena, Koreografia onena (Sharon Fridman, Jon Maya eta Andrés Marín), Argiztapen-diseinu onena (David Bernués) eta Gizonezko dantza-interprete onena (Andrés Marín eta Jon Maya ex aequo). "¡Agur, Otxoa feroz!, Sala BBKk 2023ko Aste Nagusirako propio sortutako eta Bilboko Kale Nagusian ere estreinatutako ekoizpena da (Aste Nagusian programatutako 12 emanaldietarako sarrerak agortu ziren), eta bi hautagaitza ditu: Ikuskizun musikal edo liriko onena eta Ikuskizun eszenikorako konposizio musikal onena (Agustín Ferrero Fernández eta Otxoa bera -Jose Antonio Nielfa-).

Sala BBKk arte eszenikoak ekoizten dituen zentro gisa egindako ahaleginari esker, Bilboko espazioa Estatuko panorama eszenikoan sendotu da, 2023an Maria Goricelayak antzerki-lanaren egokitzapen edo bertsio onenaren saria jaso ondoren (Yerma, BBK Salaren historiako lehen ekoizpena). Duela hiru urte, Sala BBK-k sorkuntza artistiko horretan inplikatzea erabaki zuenetik, altxatutako lau ekoizpenak ("Yerma", "Borderland", "Yarin" eta "Agur, Otxoa Feroz!"), hautagaiak edota izendatuak izan dira sari horietarako, eta beste euskal antzoki batzuetan, Estatuan eta baita nazioartean ere ibili dira, kasu batzuetan.

"Zentroak antzerki-ekoizle gisa mantendu duen kalitatearen aldeko apustua berriro saritzen da", adierazi du Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako zuzendariak. Gainera, "bertako talentuari ematen diogun babes sendoak Max Sarietarako hainbat euskal artista hautagai izatea ahalbidetzen du". BBK Salaren produktore gisa jarraituko du 2024an ere, bi sorkuntza propio berrirekin: bata, datorren Aste Nagusirako propio pentsatua, eta, bestea, udazkenean argitaratuko dena.

2024ko Arte Eszenikoen Max Sarietako 20 kategorietarako hautagaiak izena eman duten 522 ikuskizunen artean aukeratu dira, eta horietatik 186k bakarrik lortu dituzte hautagaitzak (hogei bat izen aukeratu dira atal bakoitzeko). Sari hauen 27. edizioa uztailaren 1ean izango da Tenerifeko Auditorioan (SGAEk antolatuta, SGAE Fundazioaren bitartez eta Tenerifeko Kabildoaren babesarekin).

Itzuli
Skip to content