BBK Sala leku irekia da hiri-kulturaren zabalkunderako, baita gizarte- edo elkartasun-kutsuko edozein ekitaldi egiteko ere. Leku honetatik, bere jabea den BBK-k kultura bultzatzeko eta sustatzeko lan egiten du, guztion eskura egongo den askotariko eta kalitatezko programazioaren bidez.
Salan jazza, fadoa, flamenkoa, rock and roll-a entzuten dira, eta euskal kulturaren proiekzio-gune ere bada, trikitixa eta txalaparta ere entzuten baitira; eta nola ez, gure bertsolarien ateraldi zorrotzez ere goza daiteke bertan. Antzerkia, poesia, zinema eta erakusketak ere antolatzen dira. Mendiaz, itsasoaz, lurraz, unibertsoaz, umoreaz, magiaz… hitz egiten da, baita bizitzaz eta barreaz ere. Leku berezia da Bilboko kulturgintzaren eszenan, askotariko formatuak eta publikoak hartzen baititu, guztiengana irekita beti.
2010etik, ehunka artista igaro da gure Salatik, eta beren aztarna utzi dute agertokian. Maila handiko programazioa Bilboren erdigunean.
NON GAUDE?
Bilboren erdigunean.
Gran Vía López de Haro kale nagusia, 19-21
Bilbo, 48001. Bizkaia (Spain)
Tfnoa. 94 405 88 24
Ordutegia:
• astelehenetik larunbatera: 12:30etik 13:30era – 17:00etatik 20:30era
• ikuskizuna dagoen igande eta jaiegunetan: 17:00etatik 20:30era
NOLA IRITSI?
• Metro Bilbao. Geralekua: Moyua. Irteera: Diputazioa – Geralekua: Abando. Irteera: Gran Vía/Kale Nagusia
• Renfe Aldirikoak. Geralekua: Abando.
• Bilbobus. Lineak: 01,10,26,56,62,72,77,A5,G1,G3 eta G6.
• Aireportutik (Bilbao Airport-BIO):
• Autobusez. Bizkaibus-en A3247 lineak 15 minutuan konektatzen du aireportua Bilborekin.
• Autoz: Artxandako tuneletan zehar 10-15 minutuan iristen da aireportutik. Parkinak gertu 200 metroko erradioan.
SALA BARRUTIK
430 lagunentzako lekua du, eta besaulki-patioak aukera ematen du 550 pertsona sartzeko moduko gune bat libre uzteko
Irisgarritasuna
• Konketa egokituak
• Gune erreserbatuak ezgaitasunen bat edo mugikortasun murriztua dutenentzat (Ikus BBK Sala Besaulki Planoa)