BBK SALA, ARTE ESZENIKOEN XXVI. MAX SARIETARAKO HAUTAGAITZA GEHIEN DITUEN EUSKAL ESPAZIO ESZENIKOA

Bilboko agertokiak bultzatzen dituen lehen bi ekoizpen propioak, Yerma eta Borderland izeneko ganbera-opera, sari hauen 2023. edizioko zortzi ataletan hautatu dira.

SGAE Fundazioak (sarien antolatzaileak) ezagutzera eman berri duen Arte Eszenikoen XXVI. Max Sarietarako hautagaien zerrendatik ondorioztatzen denez, BBK SALA da 2023ko edizio honetan hautagaitza gehien dituen euskal espazio eszenikoa. Gainera, Bilboko Kale Nagusiko erdiguneko agertokiak bi ekoizpen propio baino ez ditu egin, eta horiek dira, hain zuzen ere, bere 12 urteetan bultzatu dituen lehenak. Guztira, zortzi izan dira Yerma (2021) eta Borderland (2022) ganbera-opera biltzen dituzten kandidaturak.

Yerma, 2021eko irailean BBK Salan estreinatua, sei kategoriatan da hautagai: Ikuskizunik onena, Egokitzapenik edo antzerki-lanaren bertsiorik onena eta Eszena-zuzendaritzarik onena (biak María Goiricelayarentzat, nor, gainera, aretoaren aholkulari artistikoa da), Espazio eszenikoaren diseinu onena eta Argiztapen-diseinu onena (biak David Alkortarentzat) eta Emakumezko aktorerik onena (Ane Pikaza). Borderland (2022ko maiatzean estreinatu zen, aretoan bertan) bi hautagaitza ditu: Musika ikuskizun edo ikuskizun liriko onena eta Egile berri onena (Marta Eguiliorrentzat).

Sala BBKk arte eszenikoen ekoizle-zentro gisa egindako ahaleginaren aintzatespen horrek sendotu egiten du espazioa Euskal Herrian ez ezik Estatuan ere; izan ere, duela bi urte baino ez zuen erabaki arte-sorkuntzako lan horretan inplikatzea. Nora Sarasola BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak adierazi duenez, “orain arte aretoak kalitatearen alde egin duen apustuak saria jaso du”. Gainera, “tokiko talentuari emandako laguntza irmoari esker, hainbat euskal artista izan dira orain Max Sari hauetarako hautagaiak”. Nabarmentzekoa da, halaber, BBK Salak parekidetasunarekin duen konpromisoa (bai programatzen dituen ikuskizunetan, bai ekoizten dituenetan), bereziki azpimarratuz emakumeen presentzia zuzendaritza eta egiletza bezalako ataletan, gehienetan emakumeak gutxiengoa izaten jarraitzen baitute. Horrela, emakumeek idatzi eta zuzendutako bi ekoizpen propio horiek hiru hautagaitza pertsonal eskaini dizkiete egileei: Goiricelaya (egokitzaile eta zuzendari gisa) eta Eguilior (zuzendari gisa).

Itzuli
Skip to content