http://www.bbk.eus/?lang=eu

Kai Nakai + Mad Muasel

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

Rabba Rabba Girl! zikloa.

Kai Nakai

Iratxe Aguilera gazte gasteiztarrak Sormenerako Beka irabazi zuen Durangoko Azokan. Kai Nakai goitizenarekin ezagutarazi zuen bere burua eta “Kolpe” izenburuko bere lehen bideokliparekin harritu gintuen.

“Baimenik Gabe” da Kai Nakaik bere lehen diskoari eman dion izena. Euskaraz abestutako reggaeton-eko doinuen moduko erritmo berritzaileak dakarzkigu. Honetan, Kaik bere burua aurkeztuko digu, andrazko batek baino gehiagok bere burua islatuta ikusiko duen bizipen bat eskainiko digu: genero-rolei aurre egitea, ahalduntzea, era guztietako harremanak bizitzea eta handinahia izatea, arrakasta lortzearekin batera.

Musika-mota honek berez dakartzan estereotipo guztiei aurre egin nahi die, bere hitzetan kolektibo bakar bat ere baztertu gabe. Hala, matxismotik kanpoko reggaeton doinuak egin daitezkeela erakutsiko digu, betidanik gizonez jositako musika-estilo honetan askatasunez adieraziz, tabuak bazterrean utzita.

Mad Muasel

Mad Muasel andrazko bilbotarra musika-pedagogoa da eta Dancehall musikaren aurrendaria, gazteleraz zein euskaraz. Reggae kulturaren maitale hau 2009tik ibili da agertokietan. Urte hauetan guztietan leku ugaritan jotzen aritu da, besteak beste, jaialdi handietan (Rototom, Vive Latino, Viña Rock…). Gainera, miresten dituen artistekin (Sizzla, Capleton, The Wailers…) agertokia partekatzeko aukera izan du.

“Vualah!” izenburuko azken eta laugarren diskoarekin, kaleko musika-zaletasuna agerian utzi du bere hitz kontzienteen eta erritmo dantzagarrien bitartez. Artista honen jarrera.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial