Hakima Flissi & El columpio asesino

Larunbata
03
Urr 2020
10 urte BBK Sala. 20:00 - HAKIMA FLISSI Ama euskalduna du eta aita aljeriarra eta, bere belaunaldiko artista askok bezala, bere kantak sortzeko edo zabaltzeko aurreiritzirik ez duela erakusten digu, etiketak ez ezik, oztopoak ere eraisteko gogoz: Estilo baten eta bestearen artean dauden soinuekin azaltzen zaizkigu, mainstream eta underground joeren artean, hau da, jaialdi alternatibo batean entzungai jar dezaketenaren eta prime time saio batean sar daitekeenaren artean. 21:00 - EL COLUMPIO ASESINO Iruñean jaio zen, mende-aldaketaren atarian, guregan kantu ilun nahiz libreak, apurtzaileak zein eszeptikoak txertatzeko, betiere rockaren eta punkaren arteko salto elektronikoa eginez. Estudioko azken lana egin eta bost urtera, Oso Polita disketxearekin itzuli da, "Fuga" izeneko singlearekin. Horretan, bere doinuen muin jatorrenari eutsi dio, ustekabeko soinu-aldaketa batekin, taldearen pop alderdia erakusteko. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content