VIII CONCIERTO BENÉFICO BAE
Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak (BAE) VIII. Ongintzazko Kontzertua antolatu du 2023ko azaroaren
3an, 20:00etan, Bilboko BBK Salan.
Oraingoan, AFA BIZKAIAk (Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen senideen Bizkaiko
elkarteak) bilduko du diru guztia.
KantArte abesbatzak "Radio Pop" ikuskizuna eskainiko du: 60, 70 eta 80ko hamarkadetako musikari omenaldi erradiofoniko eta pop(p)lifonikoa. Gainera, Naia Duñabeitiak (flauta), Imanol Gallarzagoitiak (gitarra), Ander Larraurik (perkusioa) eta Miriam Cepedak (pianoa) parte hartuko dute, guztiak ere Paula Pérez Buenok zuzenduta, eta Kike Alonso Onda Vascako kazetariaren laguntza berezia izango dute.
AFA Bizkaia (Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten Bizkaiko gaixoen Senideen Elkartea)
1988an sortu zen, senide talde batek biltzeko eta beren eskubideak aldarrikatzeko beharra antzeman zuelako.
Helburu nagusia Alzheimer gaixotasuna eta beste dementzia batzuk modu batera edo bestera pairatzen
dituzten pertsona guztiei laguntzea da, haien bizikalitatea ahalik eta gehien hobetzeko, eta familiei
laguntza psikologikoa eta aholkularitza emateko.
Horregatik guztiagatik, gaixotasunaren azterketan diharduten erakunde eta elkarteekin harremanetan
jarraitzen dute, gertatzen diren aurrerapen zientifikoetan egunean egoteko eta familiei informazioa emateko.
Elkartearen helburuak zabaltzeko lana ere egiten dute, gizartean egon dadin eta erreferente izan dadin.
Zerbitzu horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren lankidetzari esker
gauzatu daitezke.