BBK TRUKE MARKET
URT 2026
Sarrera librea tokia bete arte.
Gabon honetan, Jostailuen Zirkoan bigarren bizitza bat aurkitzea amesten duten jostailuek familia berri baten bila dabiltza BBK Truke Marketen, BBK Salan urtarrilaren 2tik 5era ospatuko den truke-merkatuan.
Bizkaiko familia guztiak gonbidatzen ditugu jai solidarioagoak eta iraunkorragoak bizi ditzaten merkatu honen bidez, non jostailuak, liburuak eta haurrentzako mozorroak (0 eta 12 urte bitartekoak) trukatu ahal izango dituzuen.
Parte hartu nahi duzue? Oso erraza da:
1. Eman artikuluak bigarren bizitza bat izan dezaten.
Banatu zuen jostailuak, liburuak eta mozorroak hiru gune hauetan: BBK Sala, Azkuna Zentroko Mediateka eta BBK Kuna.
📅 Datak: abenduaren 16tik 20ra
⏰ Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara
Gainera, BBK Salan ere artikuluak emateko aukera izango duzue, bai Jostailuen Zirkura joaten zareten bitartean, bai merkatuko egunetan (urtarrilaren 2tik 5era).
Dohaintzen funtzionamendua:
– Entrega-puntu batean dohaintza bat egiten duzuenean, Truke-txanponak jasoko dituzue, merkatura sartu eta zuen trukea egiteko beharrezkoak izango dira.
– Familia bakoitzak gehienez 6 truke-txanpon jaso ditzake (2, entregatutako artikulu bakoitzeko).
– Ezinbestekoa da dohaintzan emandakoa egoera onean, garbi eta osorik egotea, beste familia batek berriak balira bezala gozatu ahal izateko.
– Dohaintza gehigarriak beti izango dira ongietorriak: jasangarritasuna sustatzeaz gain, merkatuak osagai solidario handia du.
2. Parte hartu BBK Truke Marketen!
📅 Datak: urtarrilaren 2tik 5era
⏰ Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (urtarrilaren 5ean goizez bakarrik)
Sarrera librea da, baina beharrezkoa da Truke-txanponak izatea merkatuan sartu eta trukeak egiteko.
Merkatuan bizitza berririk aurkitzen ez duten artikulu guztiak Bizkaiko beste haur batzuei emango zaizkie.
Zuen zain gaude!