SHINE

Larunbata
21
Ira 2024

LASALA konpainiaren dantza ekitaldia.

"Shine" Lasalaren ikuskizun berrienak arrakastarako eta distirarako lasterketaz hitz egiten du. Pieza honetan, gure askatasuna ospatzen dugunean eta gure erabakien ardura hartzen dugunean baino ez dela distiratzen erakusten da. Fluor kolore deigarriak, jantzi irudimentsuak, maskarak eta eszenografia zaindua dituen proposamen bisual indartsua. "Shine" n, adin desberdinetako eta profil ezberdineko 8 dantzarik, benetako "bidaia fiestero" bat birsortzen dute, aldi berean, "erritu desesperatu" bat dena, Judith Argomaniz sortzailearen hitzetan.

2013an sortua, Lasala Argomanizek zuzendutako dantza garaikideko konpainia da. Bizitzako lehen hamarkada honetan hamabost muntaia estreinatu ditu eta Estatuan eta nazioartean aintzatetsia izan da (Frantzian, Erresuma Batuan, Taiwanen, Kanadan... aritu dira). Bere zigilu koreografiko sendoaz gain, Lasala bere ekoizpenen zaintza estetikoagatik eta irudiagatik ere nabarmentzen da, eta hori bereziki ikus daiteke orain aurkezten duten "Shine" honetan.

SINOPSIA

Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?

Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, SHINEk gorputzaren objetualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.

Erritu etsia, galdutako fedearen bila.

Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?

FITXA ARTISTIKOA

Ideia eta zuznedaritza artistikoa: Judith Argomaniz
Koreografia: Judith Argomaniz dantzariekin elkarlanean
Dramaturgia: Fernando Epelde, Judith Argomaniz, Puy Barral
Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi, Jone Amezaga,
Seth Buckley, Ioar Labat, Puy Barral, Ángela Arrieta, Mikel Casal
Ahotsa eta testua: Puy Barral
Musika sorkuntza: Fernando Epelde
Jantzien diseinua eta gauzatzea: Xabier Mujika
Argien diseinua: Javier Ruíz de Alegría
Eszenografia diseinua: Ikerne Gimenez
Eszenografia ekoizpena: Alberto Huici
Zuzendaritza teknikkoa eta bira: Acronica Producciones
Argazkiak eta bideoa: Renata L. Etanowski
Banaketa: Emilia Yagüe Producciones
Komunikazioa: Nerea Kortabitarte

Sarrerak: 12 €

Tematikoak

Skip to content