Pepe Rivero 5tet: “Yoruba Suite”
Osteguna
24
Urt
2019
Pepe Rivero kubatar piano-jotzaile eta konpositore ezagunak boskoterako egokitu duen Obra Sinfonikoa aurkeztuko digu. Berak konposatu du lan osoa.
Afrikako orixa deituriko idoloen omenez egin du, izan ere, oraindik daude oso txertatuta gizarte horretan eta Kubako kulturaren zein erlijioaren zati oso nabarmena osatzen dute. “Yoruba Suite” musika sinfonikoa, jazza eta akorde afrokubatarrak nahasten dituen konposizio handinahia da. Riverok, Afrika sakoneneraino egindako bidaia batean, yoruba erlijioaren doinu ezagunenak ekarriko dizkigu. Nigerian praktikatzen dute sinesmen hori eta, handik, afrikar esklaboek Kubara eraman zuten.
Akinsola Elegbede - ahotsa & perkusioa
Pepe Rivero – pianoa
Yuvisney Aguilar - perkusioa eta batá-a danborra
Reinier “el Negrón” Elizarde – kontrabaxua
Arnaldo Lescay - bateria
Sarrerak:
Dohainik