MAL DE CORAZÓN

Ostirala
22
Aza 2024

Jatorrizko Ideia: Companyia Solitària
Zuzendaria: Andrea Jímenez (Teatro En Vilo)
Dramaturgia: Victoria Szpunberg
Antzezleak: Júlia Barceló, Pol López, Pau Vinyals
Eszenografia: Judit Colomer
Jantziak: Adriana Parra
Argiztapena: Conchita Pons
Soinu Espazioa: Lucas Ariel Vallejos
Zuzendaritza laguntzailea: Rita Molina
Eszenografia laguntzailea: Idoia Costa
Ekoizpen exekutiboa: Júlia Molins
Ekoizpen laguntzailea: Maria G. Rovelló
Distribuzioa: Júlia Simó Puyo y Guillem Albasanz (Cassandra Projectes Artístics)
Ekoizpena: Companyia Solitària y Teatre Nacional de Catalunya

Mal de Coraçon Compañía Solitaria eta Teatre Nacional de Catalunyaren arteko koprodukzioa da, Victoria Szpunbergek idatzia, Andrea Jiménezek (Teatro en Vilo) zuzendua eta Pau Vinyals, Júlia Barceló eta Pol Lópezek antzeztua. Proiektu hau Avilako Santa Teresaren irudiarekiko dugun liluratik sortu zen. "Mal de coraçon" da Santa Teresak bere gaixotasuna izendatzeko erabiltzen duen moduetako bat. Ez dakigu zehazki zer jasan zuen, baina argi dago minarekin izan zuen harremana handia eta garrantzitsua izan zela.

Gure obran, ariman minen bat duten hiru pertsonaia agoniko eta erdi alkoholizatu taberna batean daude. Komentuak bezala, egunerokotasunetik nolabait ihes egin edo "jaitsi" behar duen jendea biltzen duen espazioa. Arima egarrituak, bizi diren lekuari leialak, ikuspen mistikoak ez badira, gutxienez distortsionatuak izan ditzaketenak.

Zerbitzari bat, berez aktorea dena, Santa Teresari buruzko musikal baterako casting bat prestatzen ari da, maitemindu eta erdi paranoiko bat, bere neskalagunak Jainkoagatik utzi duela uste duena, eta hilzorian dagoen eta porrot egin duen filosofiako irakasle bat, berrerosia izan nahi duena. Antiheroiak zabuka, munduan beren lekua aurkitzen ez dutenak.

Kanpoan, uholde batek hiria gelditu du.

Sarrerak: 12 €

Tematikoak

Skip to content