IRATI BILBAO
BLOOM
Lau urteko itxaronaldi luzearen ondoren, Euskal Herrian jazzaren ahotsa den Irati Bilbaok bere bigarren diskoa aurkezten digu, Bloom, Begin bere aurreko lan bikainak sortutako itxaropenak gainditzen dituena. Lan hauei esker azken aldian Jazz eszenaren barruan sortu den irudi garrantzitsuenetako eta proiekzio handienetakodun abeslarian bilakatu da.
Jazz klasikoaren eremuetatik maisuki ibiltzen den artista honen luzapen eta eboluzioa da Bloom, inprobisazioa eta scat-a bere bandera izanik beste elementu eta eragin batzuetara ere hurbiltzeko. Iratik berak sinatutako abesti moderno eta gaur-gaurkoagoak standard klasikoekin batera era bikainean osatzen dute elkar.
Kritikak, prentsa espezializatuak eta publikoak goraipatua, estatu mailako jazz jaialdi eta klub onenetan aritu da.
Jazz klasikoan sakon errotuta, errepertorioak musika espektru handia hartzen du eragin moderno eta garaikideagoak dituzten proposamenak mimo eta sentsibilitate handiz moldatutako jazz estandarrekin osatuz. Iragana eta oraina batzen dituen kontzertua.
Irati Bilbao: Ahotsa, konposizioak, moldaketak eta hitzak
Irati Bilbao Gandarias, 1992ko urtarrilaren 28an Durangon jaioa, 17 urte zituela abesteh hasi zen lehenago Bartolome Ertzilla musika eskolan zeharkako txirula ikasketen bitartez musikarekiko interesa handia erakutsi ondoren. MUSIKENEn Jazz Kantuan graduatu zen 2020an Deborah J. Carterren babespean. Abeslari profesional gisa urte askotan lanean aritu da hainbat proiektu ezberdinetan parte hartu bitartean, besteak beste, Reunion Big Band, Manixa Jazz Choir, Bilbao Lindy Band, Jazzbana Ensemble edo Sarrabete.
2019an, Durangoko Kantu Feministen II. Lehiaketa irabazi zuen bere "Hopefully My Prince Won 't Come" kantuarekin, eta 2020an, "Begin" lehen diskoa kaleratu zen urtean, Deba Jazzez Blai jaialdiko jazz-banden lehiaketan lehen saria eskuratu zuen.