HOTHOUSE FLOWERS
MUSIC LEGENDS 24
Mundu osoko agertokietan barrena 30 urte eman ondoren, Hothouse Flowers taldeak kontzertu paregabeak ematen jarraitzen du, eta jendearekin bat eginik esperientzia ahaztezinak eskaintzen.
Banda kartsuak bere errepertorio itzelera jotzen du denboraren eta lekuaren aldetik errepikaezinak diren ikuskizunak sortzeko. Edozein unetan har dezakete inprobisazioaren bidea, beren eragin distiratsuenak eta ilunenak adierazteko. «Rock-and-rolla ez da segurtasuna edo kortesia, ezta perfekzioa ere. Adierazpena da eta espiritua da».
Ibilbide luzea duen talde hau –laugarren hamarkadan sartu da jada– inoiz eman duen kontzerturik onena emateko asmoarekin igotzen da gauero oholtzara, horretarako behar beste musika-arrisku hartuz.
2015ean O’Toole bandara itzuli zen eta 2016an Let's Do This Thing plazaratu zuten, zeina 2020an iritsi zen plataforma digitaletara, bira egiteko zeuzkaten planak ez aurrera eta ez atzera geratu zirenean. Banda irrikaz dago bere habitat naturalera itzultzeko, ikus-entzuleen aurrera.