Festival ACT 04

Larunbata
05
Aza 2022

El baile de la zurda

Latinoamerikako edozein lekutako taberna, klub edo berbena herrikoi baten testuinguruan, musikariek haien instrumentuak jotzen dituzte eta jendeak edan eta dantzatu egiten du. Festa tragediaren bizikide da, bizitza heriotzarena den bezala. Eta indarkeria, sufrimendua eta desberdintasunak gorabehera, ospakizunak aurrera jarraitzen du, eta ez dira gozamena eta dantzatzeko gogoa galtzen. Bitartean, zoriak bereak egiten ditu, istorio pertsonalak elkartuz eta gertaeren ustekabeko iragaitea abiaraziz. Baina pertsonaiak eta gertaerak atzeko oihala baino ez dira; izan ere, musika entzuten den bitartean, kopa hustu eta eguzkia badoa, eta festaren erdian, Dantza da protagonista.

Fitxa teknikoa
Antzerki-taldea: LaCerda.
LaCerda 2015ean Bartzelonan jaiotako konpainia autogestionatua eta independentea da, eta erritualaren kontzeptua eta haren misterioak eszenikoki ikertzeko asmoz sortu zen, arrasto estetiko sendo batetik abiatuta, naturari eta dantzaren dimentsio poetikoari lotuta. LaCerdak Espainiako eta kanpoko hainbat jaialdi eta azokatan erakutsi ditu bere lanak; besteak beste, Bogota Hiriko Nazioarteko Dantza Jaialdian, Barilocheko Minifest jaialdian (Argentina), Huescako 2019ko Azokan, Madrilgo Koreografia Lehiaketan, Kroaziako Nazioarteko Pula Jaialdian eta Mainzeko (Alemania) Performanceko Nazioarteko Jaialdian.
Jatorria: Catalunya
Iraupena: 15 minutu

Edward Tamayo: zuzendaritza eta performancea
Johann Perez: performancea
Valentina Azzati: performancea
Júlia Vernet: managerra

I wish your death

Mundua lehertu egiten da, eta konturatzen zara existitzen zarela. Korrika egin nahi duzu, baina korrika egin zure barrurantz. Begiek negar egiten dizute, eta soinu asimetrikoak entzuten dituzu; kanpai hotsa eta txori talde baten kantuaren antzeko zerbait. Udazkeneko hosto horiak nire oinen artean harrotzen dira.

Fitxa teknikoa
Antzerki-taldea: Eneko Borao.
Eneko Borao, 1991. Airbnb-ko garbitzailea eta lanaldi partzialeko kutxazaina. Hainbat kontserbatorio profesionaletan erdizka graduatua. Eszenarekin izan zuen lehen harremana, eta hil zen arte harremana markatu zuen.

Artista heriotzari, minari eta gehiegikeriari buruz ikertzen ari da azken urteotan. Miaketa berri honetan, gainera, kolektibitatea agente sendatzaile gisa eta bere memoria propioa erabiltzen ditu pieza eszeniko bat egiteko; bertan, atari gisa kokatzen da zeru zuriko dimentsio batean eta izar-hautsez estalita. Ez bere belaunaldiari hain berezkoa zaion ikuspegi nihilistatik, amorrutik eta negarretik baizik.

Eduardo Hurtado taldearekin bat egiten dute soinu-espazioaren konpositore gisa eta Javier Arbizu eskultorearekin. Dogartzi Magunagoicoecheaz gain, Petra Muguruza artista, Antiel Jimenez eta Oier Madariaga dira zuzendari laguntzaileak. Obrak Harrobia Eskena, Azala Espazio eta Tabakaleraren babesa du. Eta Eusko Jaurlaritzako kultura saileko Transizioak eta Ekoizpena II programen parte da.
Jatorria: Euskal Herria
Iraupena: 25 minutu

Eneko Borao: performer eta sortzailea
Oier Madariaga: soinua

Muse

Koreako dantza tradizionalaren interpretazio modernoa eta honen mugimendua abiapuntu dituen pieza.

Fitxa teknikoa
Antzerki-taldea: Yungjoo Song.
Nowasong Dance Project Koreako dantza tradizionalean espezializatutako taldeek osatutako dantza ekimena da. Duela bi urte hasi zen, Yunjoo Song koreografo eta ordezkariak zuzenduta, eta ordutik interpretazio modernoko obrak sortzen aritu da, Koreako material tradizionalak bilatuz. Nowasong Dance Project 2020an hasi zen "Pillar of mind" obrarekin, eta 2020ko Yokohama Dance Collectioneko Fitz saria irabazi zuen.
Jatorria: Hego Korea
Iraupena: 25 minutu

Yungjoo Song: sortzailea, koreografoa eta performer
Jongin Choi: dramaturgia
Beakhee Rye: argiztapenaren diseinua
Juhyun Kim: musikaren diseinua eta ahots soinua

Sarrerak: 10 €

Tematikoak

Skip to content