BENIZZE + ARKETYPO + DIVORCE FROM NEW YORK
Punto Zero 360º formatuan
Kontzertua 360º formatuan. Esperientzia horretan, gertutik bizi ahal izango da musika, artistekin aurrez aurre.
Martxoaren 30ean, ostegunean, 360º formatuan, BBK Sala euskal eszena elektronikoaren agertoki bihurtuko da Benizze, Arketypo eta Divorce from New York hartzeko.
Gasteiztik, Beñat Goitia musikari, ekoizle eta abeslariak Benizze proiektu berria estreinatuko du. Musika elektronikoa The Blazeren uhinean eta pop esperimentala Ben Howard estiloan. Bere lehen EPa ere izen berekoa da, eta Gari (Hertzainak), J Martina edo Ruper Ordorikaren laguntza du.
Donostiatik Kino Internationalen bakarkako proiektu berria, Reykjavik 606 bikoteko kidea, iritsiko da lehen aldiz Bilbora. Oraingo honetan Kinok jazz bildumaren zati bat sampleatu du eta This Ain 't Jazz No More diskoa eman du emaitza gisa, non elektronika eta jazza oso soinu tresna iradokitzaile eta dotorean uztartzen diren.
Arketypo da Gonzalo Atela bilbotarraren izen artistikoa. Bere musikan inspiratzen duten estiloak islatzen dira: elektronika, popa, funka, jazza, etab. Bere azken EPak, TR4NQU1LOk (2022ko ekaina), beste modu batean fokatu du, eta soinu organikoen eta ingurumenekoen 3 kantu biltzen ditu, pianoa ardatz hartuta.
aurretiaz 12€, egunean bertan 15€