Dani Lagi: Zinema, komikia eta superheroiak

17 - 17
ABE 2018

Gonbidatua: Dani Lagi, “Strip Marvel” kanalaren arduraduna. “Cómo conocí a vuestra Marvel” izenburuko liburuaren aurkezpena eta izenpea.

Dani Lagi superheroietan espezializatutako youtuber arrakastatsuenetakoa da estatuan eta Latinoamerikan Strip Marvel kanalari esker. Milioi erditik gorako jarraitzaile ditu eta haien bideoek 30 milioi ikustaldi izan dituzte. Marvel Studiosen jarraitzaileentzako ezinbesteko erreferentzia da.

Besteak beste, komikia, zinema, zaletuen fenomenoa, kolekzionismoa eta duela gutxi alde egin duen Stan Leeren kasua izango dira hizpide izaera berriko sortzaile honekin izango dugun elkarrizketan. Horrez gain, lanbide gisa bakarrizketan aritzen dela aipatu behar dugu.

Sarrerak: Dohainik

Arloak

Skip to content