BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Igandea
11
Abe 2022

15. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

LOS TIEMPOS CAMBIAN (22')

Zuzendaria: Jose Manuel García Serrano

Herrialdea: Espainia

Urtea: 2022

V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskera-Ingelesa

Erretiratu talde batek 400 metroko horma bat eskalatuko du El Tobazon, Canfranc haranean, Pirinioetan. Bizitzaz eta egunerokotasunaz gozatzeko duten grina, haien testigantza eta istorioen bidez erakusten da. Denboraren iragaiteari buruzko hausnarketa, zahartzaroaren garrantzia eta bizitasuna aintzat hartuz.

NORTH 6 (28')

Zuzendariak: Frank Kretschmann & Tom Dauer

Herrialdea: Alemania

Urtea: 2022

V.O. Alemana / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

Alpeetako sei ipar horma handiak: Grosser Zinne, Piz Badile, Matterhorn, Eiger, Petit Dru eta Grandes Jorasses. Roger Schäli suitzarrak eta Simon Gietl hego-tiroldarrak hainbatetan igo dituzte, baina amets berri bat dute: hasi eta buka, denak kolpe batean eskalatzea, gailurren arteko distantziak beren kabuz osatuz. 1.100 kilometroko distantzia, 30.770 metro gorantz eta 29.470 metro beherantz, errepideko bizikletetan, oinez, sokekin eta parapentean.

FREE RIDER (33')

Zuzendaria: Jérôme Tanon

Herrialdea: Frantzia

Urtea: 2022

V.O. Ingelesa-Frantzesa / Azpitituluak: Euskera-Gaztelania

Sam Anthamatten (eskia) eta Victor de Le Rue (snowboarda) Alaskako bazter basatienean muga berrien bila. Helburua: horma bertikalak konkistatzea konpromiso handiko bideetan, zein baino zein muturrekoagoa. Jérôme Tanon narratzaileak zintzotasunez eta sarkasmo ukitu batez deskribatzen du gertatzen ari dena. Haien azalean egotea zer den sentitu nahi du, "free rider" deiturikoak zerez eginak dauden, eta "freeriding"-aren helburuak eta edertasuna zein izan daitezkeen ulertu nahi du.

ALASKA: LA ÚLTIMA GRAN AVENTURA (30')

Zuzendaria: Javier Navarro de Almeida

Herrialdea: España

Urtea: 2022

V.O. Gaztelania-Ingelesa / Azpitituluak: Euskera-Gaztelania-Ingelesa

Gaizka Aseguinolazak planetako gunerik basatienetako bati egin beharko dio aurre, amets bati jarraiki: Alaskako ITI 1000 (Iditarod) osatzea du helburu, munduko neguko ultramaratoi gogorrenetako bat, 'azken abentura handia' deitua. Fatbike batekin egingo du, erabateko autosufizientzian, ibai izoztuak zeharkatuz, eta hotza, paisaien neurrigabetasuna eta erabateko bakardadea sentituz. 18 egunez helburu bakarra izango du jo-puntuan: Nome-ra iristea, duela 15 urte baino gehiagoko ametsa betetzeko.

Informazio gehiago: www.mendifilmfestival.com

Sarrerak: 6€ aurre-salmenta, egunean bertan 8 €

Euro 1eko deskontua Kutxabank txartelekin. Gehienez 2 sarrera txartel bakoitzeko.

Tematikoak

Skip to content