AUKERAN
AIURRI
Dantza , mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari
irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada,
funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
Koreografia garaikideak: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
Jantziak: Oscar Armendariz
Dantzariak:Ane Anza; Ane Etxeberria; Laida Egaña; Unai Iraola; Maier Muruamendiaraz; Nahikari
Sanchez; Uxue Sanchez; Danel Serrano
Etorri nahi izanez gero, developpedantza@gmail.com emailera idatzi.