ARIEL ROT

Igandea
17
Aza 2024

MUSIC LEGENDS 24

Ariel Rot espainierazko musikaren arloko artista garrantzitsuenetako bat da eta 40 urte baino gehiago daramatza musika-industrian. Tequila banda ospetsuko kide gisa hasi zuen bere ibilbide luze eta arrakastatsua, Argentina sorterritik iritsi eta gutxira, eta, geroago, Los Rodríguez banda mitikoko kidea ere izan zen. Azken talde hori desegin ondoren, Arielek bakarkako ibilbide oparoa hasi zuen, diskoen konposizio, grabaketak eta birak tarteko. Horrez gain, telebistako aurkezle gisa ere jardun zuen, Un país para escucharlo saioan, azken hamarkadetako telebista-formatu interesgarrienetako batean. Horretan oinarrituta, bestalde, Arielek kontzertu-bira bat egin zuen Espainia osoan barna, Kiko Veneno lagunarekin eta beste artista gonbidatu batzuekin batera.

Arielek, gainera, 25 años hablando solo albumaren ohorezko bira amaitu berri du; bertan, beste garai bateko musika-bandarekin berrelkartu da, 25 urte lehenago biran ibilitako berarekin.

Musika-topaketa hori hain izan da atsegina, non Arielek eta bere bandak bira egiten jarraituko duten beste kontzertu-txanda batekin; oraingo honetan, ordea, errepertorio berriarekin, bere ibilbideko arrakastak bilduz.

Sarrerak: 25 €

Tematikoak

Skip to content