AGUR ESAN BARIK

Osteguna
26
Mar 2026

25 urteko ibilbidearen ondoren, Gatibu rock taldeak agur esaten die agertokiei, belaunaldi oso baten soinu-banda bihurtuta. Taldeak bere ibilbideari amaiera ematen dio sinbolismoz beteriko agur-bira batekin.

Dokumentalak, Gatibuko kideak laguntzen ditu azken bidaia honetan, birako une garrantzitsuak jasoz eta, aldi berean, emozioz beteriko giro intimoak ere erakutsiz.

Bira baten kontakizun hutsetik harago, film honek denboraren joanaz, eraldaketa pertsonal eta kolektiboaz, heldutasunaz eta agur esaten jakitearen garrantziaz hausnartzen du.

Sarrerak: Dohainik

Arloak

Skip to content