COOKIE-POLITIKA

Informazio Orokorra

Jarraian, informazio orokorra ematen zaio Erabiltzaileari: zer diren cookieak eta zer-nolako cookieak dauden.

Zer dira cookieak?

Cookieak eta antzeko beste gailu batzuk (pixelak, web bug-ak, etab.) testu- edo irudi-artxiboak dira, erabiltzailearen nabigatzailean instalatzen direnak, hau online zerbitzu batera sartzen denean.

Cookieak, besteak beste, ahalbidetzen dute erabiltzaileari, bere nabigatzaileari, bere gailuei eta konektatu den zerbitzuan egiten duen jarduerari buruzko informazioa gorde eta berreskuratzea.

Zer cookie-mota dago?

Askotariko cookieak daude. Jarraian, horien sailkapen batzuk eskainiko dizkiogu erabiltzaileari, baina horrek ez du nahitaez esan gura zerbitzu honek cookie-mota hauek guztiak erabiltzen dituenik:

  1. Cookieak kudeatzen dituen erakundearen arabera:
    • Cookie propioak: erabiltzailearen gailu edo terminalera zerbitzu baten titularrarena den ekipamendu edo domeinutik bidaltzen direnak, eta beronek kudeatuak.
    • Hirugarrengoen cookieak: erabiltzailearen gailu edo terminalera zerbitzu baten titularrak kudeatzen ez duen ekipamendu edo domeinutik bidaltzen direnak, baizik eta hirugarren batek bidaltzen ditu, eta honek tratatuko du cookien bidez lorturiko informazioa.
  2. Kontserbazio-denboraren arabera:
    • Saioko cookieak: erabiltzailea zerbitzu batera sartzen denean datuak batu eta biltegiratzen dituena da, eta erabiltzailea zerbitzutik irteten denean, kito!
    • Cookie iraunkorrak: denboran iraupen jakin edo mugatua dutenak tratamenduaren arduradunaren aldetik. Kontserbazio-aldia izan daiteke minutu batzuetakoa edo urte batzuetakoa. Parametro jakin batzuk gordetzeko eta berreskuratzeko erabiltzen dira erabiltzaileak zerbitzu bat bisitatzen duen bakoitzean.
  3. Beren helburuaren arabera:
    • Cookie teknikoak: ezinbestekoak eta behar-beharrezkoak zerbitzuaren funtzionamendu egokirako eta beronen bidez zerbitzuaren titularrek eskainitako aukera edo zerbitzuak erabiltzeko. Adibidez, saioa mantentzeko balio dutenak, erantzuteko denbora kudeatzen dutenak, errendimendu edo aukerak baliozkotzea, segurtasun-elementuak erabiltzea, etab.
    • Pertsonalizaziorako cookieak: zerbitzu baten ezaugarriren batzuk erabiltzaileak zehaztu edo pertsonalizatzea ahalbidetzen dutenak. Adibidez, hizkuntza, eskualde-konfigurazioa edo nabigatzaile-mota zehaztea.
    • Analisirako cookieak: bisitari bakanen kopurua zenbatzea eta zerbitzu baten erabileraren analisia egitea ahalbidetzen dutenak, honen edo beronen arlo jakin batzuen interesa neurtzeko. Adibidez, analisirako cookie baten bidez eremu geografikoak kontrolatuko lirateke, erabiltzaileen ehuneko handienak nondik konektatzen diren jakin, zein den onarpen handieneko produktu edo zerbitzua, eta abar.
    • Publizitaterako cookieak: zerbitzu batean publizitatea kudeatzea ahalbidetzen dutenak.
    • Portaerazko publizitaterako cookieak: zerbitzu batean publizitatea kudeatzea ahalbidetzen dutenak. Cookie hauen egitekoa da zerbitzu baten erabiltzaileen portaeraren informazioa gordetzea, gero horiei publizitate pertsonalizatua erakusteko.

Berariazko informazioa

Nor da zerbitzu honen arduraduna?

Zerbitzu hau Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioaren eta BBK Fundazioaren ardurapean dago, IFK G-48412720 eta G-48644371 dutelarik hurrenez hurren, eta bien helbidea Kale Nagusia 19-21, 1ª – 48001. Bilbo (Bizkaia); Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribaturik daude F-375 eta 180 erregistro-zenbakiekin, hurrenez hurren.

Nola desgaitu edo ezabatu cookieak?

Zerbitzura lehen aldiz sartzean, erabiltzaileak cookieen abisu bat ikusiko du, eta bertan adieraziko zaio zelan eman edo uka dezakeen bere adostasuna.

Erabiltzaileak bere adostasuna eman baldin badu, edozein unetan desgaitu edo ezabatu ahal izango ditu aipaturiko cookieak, bere gailu edo terminalean erabilitako nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez.

Hala ere, erabiltzaileak kontuan izan behar du, cookieak errefusatu edo ezabatzen baditu, ezingo ditugula bere lehentasunak mantendu eta ezaugarri batzuk ez direla operatibo egongo; beraz, ezingo dizkiogula zerbitzu pertsonalizatuak eskaini, eta zerbitzua erabili gura duen bakoitzean, erabiltzaile berri legez agertuko zaigula eta baimena eskatuko diogula cookieak erabiltzeko.

Jarraian, hona hemen estekak, eta hauetan erabiltzaileak argibideak aurkituko ditu cookieak eta antzekoak nabigatzaile nagusietan desaktibatzeko moduaz:

Nola eragiten dio cookieen erabilerak erabiltzailearen datu pertsonalen babesari?

Cookie gehienek informazio anonimoa biltzen dute, erabiltzailearen nortasuna jakitea ahalbidetzen ez duena, baina sartzen diren kodeetako batzuek erabilitako gailuaren nabigatzailea bereizi edo indibidualizatzeko balio dute, eta datu pertsonalak babesteko dagoen araudia aplikatu beharrekoa izan daiteke. Horregatik, jakinarazten dizugu cookieen bidez lortzen den informazioa Cookie Politika honetan adierazitako helburuetarako tratatu edo prozesatuko dela. Halaber, informazio hau cookieak jartzen dituzten enpresek ere tratatuko dute bakoitzak bere pribatutasun-politikan adierazitako helburuarekin.

Hala ere, kontuan izanik kode hauek ez dutela Erabiltzailearen identifikazioa ahalbidetzen, ez dira aplikagarri izango datuak babesteko araudian aitorturik dauden atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko eta eramateko eskubideak, salbu Erabiltzailea gai bada informazio gehigarria emateko honela bere nortasuna bere cookieen identifikazio-kodeekin lotzea ahalbidetuz; horretarako mezu elektroniko bat bidali behar du protecciondedatos@bbk.eus helbidera, edo ohiko postaz lehen aipaturiko helbidera, eskaera zehaztuz.

Halaber, datu pertsonalak babesteko eskubidea urratu egin zaiola uste badu, erabiltzaileak erreklamazioa jarri ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (www.aepd.es) aurrean.

Argibide gehiago

Erabiltzaileak cookieen erabilerari dagokion edozein kontsulta, Cookie Politika honetan azaldu bakoa, plantea dezake mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: protecciondedatos@bbk.eus

Eguneratzen dugu gure Cookie Politika?

Gerta liteke gure Webgunearen Cookie Politika eguneratzea, lege edo erregelamenduen eskakizunen arabera, edota Datuak Babesteko Espainiako Agentziak emandako arauetara egokitzeko helburuarekin; horregatik aldian behin ikus dezatela webgunea gomendatzen diegu erabiltzaileei.

Azken eguneratzea: 2020/12/02

Cookien baimena berritzea edo aldatzea

Skip to content