http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Álex Ubago

BBK Sala Etxean: Álex Ubago

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

BBK Sala Etxean: online programazioa zuzenean gozatzeko. BBK Salaren webguneak eta Telebilbao kateak zuzenean emango dute ikuskizun hau.

Ia-ia 20 urteko ibilbide honetan, Alexek etengabe ibili da konposatzen, sortzen eta elkarlanean hemengo eta nazioarteko beste musikari askorekin:
Laura Pausini, Craig David, Amaia Montero, Sharon Corr, Paty Cantu, Raphael, Maite Perroni edo, esate baterako, Lena Burke eta Jorge Villamizar (Alex, Jorge eta Lena taldekoa) musikariekin batera egindako proiektu berezia. Azken honekin, 2011n, pop disko onenaren Latin Grammy saria irabazi zuen.

Alex Ubago, gainera, gizon solidario nahiz konprometitua da eta miloika lagun bildu ditu sare sozialetan, bera kezkatzen duten gaiei ahotsa emanez, adibidez: umeen egoera, UNICEFekin batera, euskal batzordeko enbaxadoreetako bat den aldetik; klima-aldaketa; edo bere talentua eskaini du (AECAP elkartearen bidez) biriketako minbizia dutenei eta haien familiei laguntzeko abestia eginez, gaixotasun gogor hori ikustarazteko asmoz.


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial