http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Mendi Film 2020

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

Home  /  Programazio  /  Zinema  /  Current Page

13. Nazioarteko Mendiko Zinemaldia.

IPARRALDEAN (7’) – Romain Jamet, Frantzia, 2020 (V.O. Euskara / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa).
Euskal Herriko Iparraldeko txoko ederretan barrena lasterka dabil korrikalaria, itsasoa eta mendia uztartuz, kultura eta tradizioa elkartuz, kontenplazioari bide emanez. Euskal kulturak natura eta gizakiaren arteko harremanari estuki lotuta dirau mendeetan zehar, mendiek aroak gainditu dituzten tankeran.

HARDA – THE TOUGH (14’) – Marcin Polar, Polonia, 2019 (Elkarrizketarik gabe).
Jarosław Surmacz da Harda haitzuloa, Poloniako Tatra mendietan, aurkitu zuen espeleologoetako bat. “Latza” esan nahi du Harda izenak, eta hori hautatu zuten haitzuloa deskribatzeko, han aurrera egiteko erresistentzia, hoztasuna, indarra eta adorea behar baitira. Surmacz-ek ezin eutsiko dio bertan geroz eta sakonago barneratzeko tentazioari.

POLYFONATURA (20’) – Jon Vatne, Norvegia, 2019 (V.O. Norvegiera / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa).
Fiordoen eta mendien artean sortutako kontzertu sentsoriala, denboraren eta espazioaren bidez, pertsonek natura esperimentatzeko eta entzuteko duten modua alda dezakeena. Eirik Havnes nerd artistak naturako soinuak biltzen ditu bere fabrikazio propioko mikrofonoekin, musika konposizio berezi batean nahastuz eta bilduz. Lan prozesu zirraragarriaren, natura ikusgarriaren eta musika eder baten atzean, artista bakarti baten sormen borrokak aurkitzen dira.

THE WURL (15’) – Anthony Bonello, Kanada, 2020 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania).
“Wasatch Ultimate Ridge Linkup” (WURL) mendiko lasterketa gogor baten izena da, Salt Lake Cityko (Utah, AEB) erdigunetik ikus daitekeen 58 kilometroko mendi gandor amaigabea osatuz egin ohi dena, uda sasoian. Mali Noyes eta Lani Bruntz prest agertu dira, eskiekin lagunduta, WURLeko ibilbidea neguan burutzen duten lehenak izateko.

A PLEA FOR REFUGE (31’) – Daniel Holmes, AEB, 2019 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania).
Jeff Shapiro eta Cody Tuttle-ek hiru asteko zeharkaldia burutuko dute oinez eta parapenteekin lagunduta Artikoko Basabizitza Babesgune Nazionalean, Alaskako Brooks mendilerroaren ekialdean. Ezagutzen ari diren inguruneekin txunditurik, hura babesteko premia bizia sentitzen dute, baldin eta belaunaldi berriek jatorriz zen bezala ezagutuko badute, energia ustiapen industrietatik salbu mantenduz.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial